Evolución de la fecundidad y sus determinantes sociodemográficos en Euskadi = Ugalkortasunaren eta haren determinatzaile soziodemografikoen bilkaera EAEn
Argitaletxea: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza
ISBN: 978-84-457-3765-1
Argitalpen urtea: 2024
Mota: Liburua
Laburpena
Lan honen helburua ugalkortasunaren eboluzioaren eta bere determinatzaileen analisia eskaintzea da, erakunde publikoei politika eraginkorragoak eta egokiagoak diseinatzeko balioko diena. 1986tik 2021era bitarteko edizioetan jasotako jaiotza-erregistroko eta Euskal Inkesta Demografikoko (DOB) datuak erabiliz, Euskadiko azken hamarkadetako ugalkortasunaren bilakaera zehatz-mehatz aztertzen da. Lehenik eta behin, jaiotza-tasaren eta ugalkortasunaren azken bilakaera deskribatzen da (1991-2022), adinaren eta jaiotza-mailaren osagaiei arreta berezia jarrita. Bigarrenik, ugalkortasun osoaren determinatzaile sozioekonomikoak jaiotza-kohortearen arabera aztertzen dira: quantumeko hezkuntza-gradientea (zenbat seme-alaba dituzten gizabanakoek) eta tempoa (zein adinetan dituzten seme-alabak), baita emakumeen eta gizonen arteko aldeak ere. Azkenik, DOBak eskaintzen duen egiturari esker, ugalkortasun-asmoen bilakaerari buruzko azterketa bat eskaintzen da, nahi den seme-alaba kopurua maiztasun handienarekin lortzen ez duten pertsonen profilak ulertzeko.