Hizkuntza akademikoaren ikaskuntza translanguaging pedagogikoaren bidez bigarren hezkuntzaninterbentzio bat Hego Euskal Herrian

  1. GASPAR ARRAIZA, ARTZAI
Zuzendaria:
  1. Miren Jasone Cenoz Iragui Zuzendaria
  2. Karin van der Worp Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2024(e)ko maiatza-(a)k 27

Saila: Hezkuntza Zientziak
Zentroa: Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Mota: Tesia

Teseo: 848795 DIALNET

Laburpena

Hezkuntza eleaniztunaren arloko azken ikerketek hizkuntza akademikoaren teorizazio berri bat eskaintzen dute. Teorizazio berri horren adibide da Core Academic Language Skills (CALS) proposamena, hizkuntza akademikoarekin loturiko zazpi abilezia barnebiltzen dituena. Aldi berean, translanguaging pedagogikoaren abantailak ertz askotatik ikertu dira. Ikerlan honek CALS proposamenean eta translanguaging pedagogikoan oinarritzen den hiru asteko interbentzio pedagogiko bat proposatzen du Euskal Herriko DBH-ko lehenengo eta hirugarren ikasturteetarako. Interbentzioaren bidez, ikasleek hizkuntza akademikoaren inguruan lan egin behar dute translanguaging pedagogikoaren bidez. Ikerketaren helburua interbentzio pedagogikoaren efektuak hiru alderditan analizatzea da: konpetentzia metalinguistikoaren, konpetentzia linguistikoaren eta matematiketako zein zientzietako edukien konpetentziaren garapenean. Emaitzek erakusten dute CALS-etan eta translanguaging pedagogikoan oinarrituriko interbentzioak efektu positiboak dakartzala aipaturiko konpetentzietan. // Hezkuntza eleaniztunaren arloko azken ikerketek hizkuntza akademikoaren teorizazio berri bat eskaintzen dute. Teorizazio berri horren adibide da Core Academic Language Skills (CALS) proposamena, hizkuntza akademikoarekin loturiko zazpi abilezia barnebiltzen dituena. Aldi berean, translanguaging pedagogikoaren abantailak ertz askotatik ikertu dira. Ikerlan honek CALS proposamenean eta translanguaging pedagogikoan oinarritzen den hiru asteko interbentzio pedagogiko bat proposatzen du Euskal Herriko DBH-ko lehenengo eta hirugarren ikasturteetarako. Interbentzioaren bidez, ikasleek hizkuntza akademikoaren inguruan lan egin behar dute translanguaging pedagogikoaren bidez. Ikerketaren helburua interbentzio pedagogikoaren efektuak hiru alderditan analizatzea da: konpetentzia metalinguistikoaren, konpetentzia linguistikoaren eta matematiketako zein zientzietako edukien konpetentziaren garapenean. Emaitzek erakusten dute CALS-etan eta translanguaging pedagogikoan oinarrituriko interbentzioak efektu positiboak dakartzala aipaturiko konpetentzietan.