1619ko Tolosako gaztelaniazko paskinak eta Elduaingo euskarazko bertso iraingarriak
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0582-6152
Year of publication: 2023
Issue Title: Jose Ignazio Hualderen Omenez: Ikerketak Fonologiaz eta Diakroniaz
Volume: 57
Issue: 1-2
Pages: 141-163
Type: Article
More publications in: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology
Abstract
Artikulu honetan, euskalariek «1619ko Tolosako paskinak» izenburuarekin ezagutu dituzten bertsoen testua bere testuinguruan kokatzeko asmoarekin, bertso horiek bildu zituen proze-suko dokumentu guztiak aztertu ditugu, eta argitu dugu Adarrac emaiten dira Miraballesen... has-ten diren euskarazko bertso iraingarriak ez direla Tolosan agerturiko paskinetakoak (zeinak gaztela-niaz idatziak baitziren), baizik eta, gaztelaniazko paskin horien autorearen bila ari zirelarik, Joan Olaondo Elduaingo apaizaren etxean aurkituak, beste hainbat dokumenturekin batera. Elduaingo apaiz-etxearen miaketan bilduriko dokumentu guztiak argitaratu ditugu, eta ahalegin berezia egin dugu euskarazko bertso iraingarrien testua finkatzeko. Euskarazko bertsoen egilea nor izan zen ar-gitzen saiatu gara baina ez dugu ondorio eztabaidaezinik atera: Joan Otazu Leaburuko apaiza zen prozesuan akusatu nagusia, baina prozesuko komisarioaren aginduz euskarazko bertsoen letrakera aztertu zuten adituek Pedro Olazabal Mendigibel Lizartzako apaiza eta Domingo Katategi Tolosako bizilaguna aipatu zituzten. Bestalde, erakutsi dugu Tolosaldean, x v i i. mendearen hasieran, euska-razko eta gaztelaniazko bertsoak erabiltzen zirela bizilagunen arteko liskarretan, hala idatziak nola bat-batekoak.