Gatazka armatuak, bakea eta garapena

  1. Itziar Mujika Chao 1
  2. Zirion Landaluze, Iker 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Journal:
Hegoak Zabalduz

ISSN: 2530-6561

Year of publication: 2019

Volume: 13

Type: Article

More publications in: Hegoak Zabalduz

Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación: lock_openOpen access Externo

Abstract

Historian zehar bai gatazka armatuak bai bakea oso modu murritzean ulertu izan dira. Analisi eta ikasketa hegemonikoek, boteretsuen interesei jarraituz, bi fenomeno horien elementu zehatz batzuk baino ez dituzte ikusarazi nahi izan. Azken ia hiru hamarkadetan, “bakeliberalaren” ikuskera nagusi bihurtu da. Hala ere, eta aldi berean, ikuskera horren aurrean, teoria kritiko desberdinek gatazka armatuen eta bakearen errealitatearen azalpenak asko aberastu dituzte. Teoria horiek –feminismoa barne– gatazka armatuaren kontzeptua zabaldudute eta, horrekin batera, euren sorrera, zergati, bilakaera eta ondorioen analisia ere bai. Horrek bakearen kontzeptuaren zabalkuntza ere ekarri du, herrien eta pertsonen garapena –hori ere modu zabalean ulertuta– barne bilduz. Hori guztia kontuan izanda, testu honetan, lehenik eta behin, gatazken eta bakearen definizioen aniztasuna aztertuko dugu. Ondoren, gatazka armatuek populazioaren garapenean duten eraginean zentratuko gara, bi faktoretan sakonduz: gatazka armatuen zergatietan, alde batetik, eta gatazka armatuek garapenarekin duten loturen inguruko analisi ekonomikoetan, bestetik. Azkenik, generoan oinarritutako botere egiturek gatazka armatuetan eta horien ondorioetan duten eraginaren inguruan jardungo gara, emakumeen garapenean duten eraginean sakonduz.