Nutrizio irakasgaiaren eragina Erizaintzako ikasleen elikadura-lehentasun eta -ezinikusietan
- Irati Ayesta
- Silvia Caballero
- Julia Fernández
- María del Mar Lamas
- Ainara San Juan
- Leyre Gravina
- Olatz Arbelaitz (coord.)
- Ainhoa Latatu (coord.)
- Miren Josu Omaetxebarria (coord.)
- Blanca Urgell (coord.)
Publisher: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano
ISBN: 978-84-8438-789-3
Year of publication: 2021
Pages: 193-202
Congress: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (4. 2021. null)
Type: Conference paper
Abstract
Ikasleek elikadura txarra jarraitzen dutela erakutsi dute unibertsitatean egindako ikerketek, baitaOsasun Zientzien arloko ikasleen kasuan. Karreran zehar, dieta osasungarria jarraitzeko ezagutzakeskuratzen dituzte. Hala ere, oraindik ez dakigu nutrizio ikasketek elikadura-zaletasunak/-gustuakaldatzen dituzten ala ez. Azterlan honen helburua Erizaintzako lehen mailako ikasleen elikagailehentasunetaneta abertsioetan Nutrizio irakaskuntzaren eragina ebaluatzea izan zen. Ikasturte hasieranikasleek haragia, gozoak eta arrainak kontsumitzea hobetsi zuten. Lehen lauhilekoaren ondoren, haragikontsumoaren lehentasunak % 11,6 egin zuen behera, gozokienak % 9,7 eta aperitiboenak % 8,6. Aldiz,arrautzen kontsumo lehentasunak % 1,2 egin zuen gora, eta zerealen kontsumoak % 16,5. Ondorioztadezakegu lehen lauhilekoaren amaieran ikasleek elikadura-lehentasunak aldatu zituztela,osasungarriagoak izan baitziren Nutrizio irakasgaia jaso ondoren.