Karmele Jaioren literatura, emozio gorpuztua
- Olaziregi, Mari Jose coord.
- Elizalde Estenaga, Amaia coord.
Publisher: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-446-2
Year of publication: 2022
Type: Book
Sustainable development goals
Abstract
Bizitzari egindako gorazarre gisara kontsideratu zuen kritika ingelesak Karmele Jaioren (Vitoria-Gasteiz, 1970) Amaren eskuak (2010) eleberriaren itzulpena. Gorazarrea eta festa, esango genuke, bizitzaz gainezka dagoen fikzio hunkigarria. Horregatik harrapatzen du haren obrak irakurlea, erraiekin idatzitako lanak eskaintzen dizkiolako, bizitza bera bezain gordinak, ametsak bezain gozoak. Oinarrian, nola ez, keinuz beteriko egunerokotasun ustez ezdeus horrek bor-bor eragiten dizkigun emozioak, gure gorputzaren kartografia errotik eraldatzen dutenak. Emozioa da Jaioren sorkuntza lanaren motorra. Halaxe aitortzen du liburu honen hastapenetan jarri dugun autopoetika eskuzabalean eta horixe ikertzen dute liburu honetan bildutako azterlanek. Idazlearen literaturan murgiltzen diren lanon lorratzari jarraituz irakurleak aukera izango du Jaioren literaturaren gorputz urezkoan nabigatzeko, haren putzuak, euri-jasak, ostarteak eta enbatak dastatzeko. Giza harreman afektiboen, denboraren joanaren eta gaixotasunen ekaitzei beldurrik ez dien literatura da Jaiorena, eta horiek dira ere ale honetan jasotako ikerketa lanen ardatzak, irakurleari Jaioren literaturaren ur handietan zanbuia egin eta sakontzeko aukera luzatzen diotenak.