Kantauriar kostaldeko ekialdearen bilakaera itsas mailaren ikuspegitik

  1. BILBAO LASA, PERU
Dirigée par:
  1. Irantzu Álvarez González Directeur/trice
  2. Arantza Aranburu Artano Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 16 janvier 2024

Département:
  1. Expresión Gráfica y Proyectos de Ingeniería

Type: Thèses

Teseo: 835389 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Hondarrezko hondartzak, itsaslabarrak eta kostaldeko plataforma arrokatsuak dira mundu osokokostaldeetako ezaugarri nagusienak, zeinak gaur egun hainbat altueratan aurkitzen direnak. Elementuhauek, itsas mailaren aldaketen eta mugimendu bertikalen bidez definituta daude, tektonikoak etaisostatikoak barne, eta kostaldeko paisaiaren bilakaera historikoari buruzko datu baliotsuak eskaintzendituzte.Bilakaera hori jakiteko, azaleratutako zein urperatutako erliebeak aztertu dira, iraganeko kosta-lerroak etairaganeko kostaldeko plataforma arrokatsuen (IKPA) kokapena eta altuera zehaztuz. Azterketak, urpeandauden 13 terraza detektatu ditu, gaur egun urpean dauden iraganeko kosta-lerroei dagozkienak.Azaleratutako eremuan berriz, iraganeko 18 plataforma arrokatsu definitu dira.Jasotako datuek, Kantauriar kostaldeko beste metakin batzuekin batera, antzeko bilakaera tektonikoabaieztatzen dute IEI 5e-tik gaurdaino. Gorakada, izatekotan, minimoa litzateke. Urpeko datuek ereegonkortasun epe luze bat iradokitzen dute: IEI 11ko itsas maila altuaren eta IEI 9aren hasieraren artekomomenturen batetik, gaur egunera arte. Hortaz, altxatze tektonikoa Pliozeno/Miozenoaz geroztik gertatuzitekeen, modu homogeneo batean, ikerketa eremuan kota altuan dauden iraganeko plataformen antzekoaltitudeak erakusten duten bezala. Azken pultsoa, IEI 11ko itsas maila altuaren eta IEI 9aren hasierarenarteko momenturen batean gertatuko zen.