Bi hamarkada Euskadiko migrazioari eta asiloari buruz hausnartzen
- Julia Shershneva Zastavnaia ed. lit.
Éditorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-9082-814-4
Année de publication: 2024
Type: Livre
Résumé
Argitalpen honen helburua da azken bi hamarkadetako migrazio-fenomenoari buruzko zenbait gogoeta egitea, hainbat ikuspegi eta dimentsiotatik begiratuta. Aurretik, Ikuspegik eginak ditu jada hiru argitalpen monografiko, bat datozenak atzerritik Euskadirako migrazioen historian funtsezkoak izandako aldi nagusiekin: atzerritar jatorriko immigrazioaren hasierarekin (2004an), sendotze-garaiarekin (2010ean) eta krisi ekonomikoarekin (2013an). 2004an, Ikuspegik Euskadirako immigrazioari buruzko lehen urtekaria argitaratu zuenean, euskal gizartea fenomeno berri baten aurrean zegoen; fenomeno hori hasiberria zen, eta indarra hartzen hasia ere bai. Sei urte geroago, 2010ean, atzerritar jatorriko biztanleriaren ehunekoa bikoitza zen, eta etorkinen jatorriak dibertsifikatuta zeuden. Egoera erabat aldatu zen 2013an, Euskadira krisi ekonomikoa iristearekin batera. Izan ere, horrek, alde batetik, zapuztu egin zuen atzerritar jatorriko pertsona asko laneratu eta gizarteratu ahal izatea, krisiak enplegu asko suntsitu baitzituen eta, horrekin batera, baita bizi-proiektu asko ere; gainera, beste alde batetik, egoera horrek Euskadirako migrazio-fluxuak geldiarazi zituen, fluxu horiek lan-aukerekin baitzeuden estu lotuta. Hain zuzen ere, 2014an, Euskadi atzerriko immigrazioaren hartzaile bihurtu zenetik lehen aldiz, migrazio-saldo negatiboak erregistratu ziren.