MAIN euskaldunahaurren kontaketetan adinak eta ingurune soziolinguistikoak duten eragina neurtzeko tresna
ISSN: 1273-3830
Année de publication: 2023
Titre de la publication: Jon Casenaveren omenez / Mélanges offerts à Jon Casenave
Número: 24
Pages: 141-155
Type: Article
D'autres publications dans: Lapurdum: euskal ikerketen aldizkaria
Résumé
Ikerketa honetan 4-8 urte bitarteko 72 haur nafarren ahozko ipuin-kontaketak aztertu dira MAIN tresnaren euskarazko bertsioa baliatuaz, ondoko helburuekin: batetik haur kontalarien autonomia eta kontatutako ipuinen luzera eta konplexutasun narratiboa neurtzea, eta bestetik, aldagai horietan adinak eta ingurune soziolinguistikoak duten eragina behatzea. Hiru adin-talde bereiztu dira: 5 urteko, 6 urteko eta 7 urtekoak deiturikoak eta bi ingurune soziolinguistikoaren araberakoak: ingurune euskaldunekoak eta ingurune ez euskaldunekoak. Adinari dagokionean, alde esanguratsuak aurkitu dira erabilitako hiru neurgaietan, talde gazteena eta bi zaharragoen artean, baina ez 6 urteko eta 7 urtekoen artean. Ingurune soziolinguistikoaren eragina, berriz, 5 urteko taldean bakarrik agertu da, ingurune euskaldunetako haurren alde hiru neurgaietan. Emaitzek ipuinen kontaketetan haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara bitarteko jauzia ageri dela erakutsi dute, eta MAIN euskalduna jauzi horren ebaluazio kuantitatiborako tresna egokia izan daitekeela.