Garapenaren eredu teorikoak

  1. Nora del Puerto-Golzarri
  2. Eider Pascual-Sagastizabal
  3. Aitziber Azurmendi
Revue:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Année de publication: 2024

Número: 45

Pages: 157-169

Type: Article

DOI: 10.1387/EKAIA.24554 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccès ouvert editor

D'autres publications dans: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Résumé

Giza garapenean eragina dute norberaren testuinguru fisiko eta sozialen alderdiek. Hala ere, gizabanakoak desberdinak dira ingurunearekiko sentsibilitatean eta hari erantzuteko gaitasunean, senti-beragoak direlarik banako batzuk ingurune-baldintza berberen aurrean. Tradizioz, desberdintasun indibidual hauek diatesi-estresaren eredutik aztertu izan dira. Eredu horren arabera, pertsona batzuk, beren zaurgarritasun-ezaugarri endogenoengatik, neurri gabe zaurgarriak dira esperientzia negatiboen edo ondorio kaltegarrien aurrean, zaurgarritasun txikiagoko banakoekin alderatuta. Ikuspegi ebolutiboari jarraituta, badaude beste bi eredu teoriko, sentikortasun diferentzialaren eredua eta testuinguruarekiko sentsibilitate biologikoaren eredua, zeinek dioten gizabanako batzuek, sentikortasunaren ezaugarri indibidualengatik, neurrigabeago jasaten dituztela ingurumen-eragin negatibo zein positiboak. Hortaz, ingurune positiboetatik onura gehiago jasotzen dute, eta, aldi berean, zaurgarriagoak dira ingurune negatiboen aurrean. Azkenik, badago beste teoria berriago bat, sentsibilitate abantailatsuaren eredua, zeinak proposatzen duen gizabanako batzuek, beren sentikortasun-faktoreengatik, sentikorragoak direla ingurumen-abantailekin edo testuinguru positiboekin, eta onura ateratzen dutela horretatik, eta, hortaz, banako hauek abantailadunak direla ahalmen hori ez dutenen aldean.