Rol Jokoak Lehen Hezkuntzan

  1. Martin Gabiria Elejabarrieta
  2. Iratxe Gillate
Journal:
Ikastorratza, e-Revista de didáctica

ISSN: 1988-5911

Year of publication: 2024

Issue: 32

Type: Article

DOI: 10.37261/32_ALEA/4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen access editor

More publications in: Ikastorratza, e-Revista de didáctica

Sustainable development goals

Abstract

Azken urteotan gero eta gehiago aipatzen da gamifikazioa metodologia berritzaile bezala ikaskuntza esanguratsu eta dinamikoa lortzeko. Arlo horretan, rol jokoetan oinarritutako estrategiak kokatzen dira. Metodologia honek hainbat onura, erabilera posible eta arazo izan ditzake. Lan honen helburua hauek arakatzea da, Lehen Hezkuntzan estrategia honen erabilerari buruzko perspektiba zehatzagoa izateko. Helburua lortzeko ikerketa kualitatibo bat burutu da, rol jokoak estrategia didaktiko bezala erabiltzen dituzten bi hezitzaileri egindako elkarrizketa sakonetan oinarrituta. Lortutako emaitzek planteamendu metodologiko honen bideragarritasuna zein onura potentzialak baieztatu dituzte. Halaber, testuinguruak estrategia honen aplikazioan duen eragina, eta honelako proiektuak abian jartzeak suposatzen dituen denbora eta lan-zama agerian jarri dira.