Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidez
- Manu Araolaza Lasa
- Iraia Muñoa Hoyos
- Ainize Odriozola Larrañaga
- Irune Calzado López
- Malen Zabala Goikoetxea
- Nerea Subiran Ciudad
- Olatz Arbelaitz Gallego (ed. lit.)
- Ainhoa Latatu (ed. lit.)
- Elixabete Pérez Gaztelu (ed. lit.)
Verlag: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano
ISBN: 978-84-8438-862-3, 978-84-8438-866-1
Datum der Publikation: 2023
Seiten: 167-174
Kongress: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (5. 2023. Donostia)
Art: Konferenz-Beitrag
Zusammenfassung
Ingurumen-faktoreek osasun-arazoak edota gaixotasunak sortzen dituzte, baino hori nola ematen den ezezaguna da. Orain arteko ikerketa gehienek adierazi dutenez, eraldaketa epigenetikoek funtzio gakoa bete dezakete prozesu horretan, bien arteko lotura puntua izanik. Morfinak, esaterako, plazenta-hesia modu erraz batean zeharkatu dezake, eta, ondorioz, enbrioiaren ohiko garapenean nabarmen eragiten du; hodi neurala, kortex frontala eta bizkarrezur-muinaren garapenak ukituta geratzen dira, nerbio-sistemaren garapen egokia oztopatuz. Hortaz, DNAren metilazioa enbrioi-garapenean giltzarri den eraldaketa epigenetikoa dela aintzat hartuz, metilazioak morfinaren presentzian izan dezakeen eginkizuna argitzea da gure helburua nagusia, eta horretarako azken belaunaldiko teknikez baliatu gara.