Testuinguru erdalduneko D ereduko ikastola bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika Eleaniztuna

  1. GARCIA RUIZ, MAITE
unter der Leitung von:
  1. Ibon Manterola Garate Doktorvater/Doktormutter
  2. Ane Ortega Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 27 von März von 2023

Art: Dissertation

Teseo: 805380 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Tesi honetan euskararen erabilerarako mesedegarria ez den Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE)testuinguru bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika (FHP) eleaniztunak aztertu dira. Zehazki, Getxonkokatuta dagoen D ereduko ikastola bateko 19 familiaren FHPak aztertu dira. Helburua da gurasoekeuren seme-alabak euskara, gaztelania eta ingeles eleaniztun izateko zer-nolako hizkuntza-kudeaketaduten eta zein hizkuntza-ideologiatan oinarritzen diren ikertzea. Gurasoen eta seme-alaben hizkuntzapraktikakere ikertu dira tesian, praktikek hizkuntzen erabilerak nolakoak diren azaleratzen dutelako. Tesihonen bidez, hobeto ezagutu nahi dira gaztelaniaren erabilera nagusi den EAEko testuingurueleaniztunetan seme-alaben euskarazko sozializazioa sustatu nahi duten gurasoen hizkuntza-politikak.Alde honetatik, tesiak ekarpena egin nahi lioke euskararen indarberritze prozesuaren inguruan egiten denikerketa esparru zabalari. Helburu hauek lortzeko, metodologia kualitatiboan oinarritutako ikerketa bategin da tesian. Emaitzek erakutsi dute gurasoek eleaniztasunaren aldeko jarrera argia dutela, baina betiere, euskararen balio identitarioa erdigunean jartzen dute. Euskaraz dakiten gurasoek euskaraz egitendiete seme-alabei ahal duten heinean, eta guraso gehienak, euskaraz jakin edo ez, saiatzen diraeuskararentzako mesedegarriak diren bestelako estrategiak aurrera eramaten. Gaztelaniaren erabilera etagaitasun altua testuinguruak bermatzen duenez, ez da esplizituki agertzen gurasoen FHPtan. Ingelesaridagokionez, gurasoen FHPtan presente dago, eta neurri ezberdinetan bada ere, guraso guztiek hausnartudute euren seme-alaben ingelesaren ikaskuntza prozesu eta estrategiei buruz.