Lanaren inguruko problematika Frankfurteko eskolaren lehendabiziko belaunaldian

  1. Iñaki Unzueta 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info
    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

    Erakundearen kokapen geografikoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Aldizkaria:
Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política

ISSN: 0214-7912

Argitalpen urtea: 1997

Zenbakia: 19

Orrialdeak: 125-150

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política

Laburpena

Karl Marx hil ondoren etorri ziren hamarkadetan, bere obra batez ere, interpretazio murriztatzaile ikuspuntuetatik aztertua izan zen, histmat-diamat ortodoxiaraino heldu zelarik. Esparru itxi honetan Lukács-en lanak —Marx-en kosifikazio teoria eta Weber-ren razionalizazio teoria uztartzen zituen lanak— subjektuaren problematikari ateak zabaldu zizkion eta azken finean marxismoaren positibizazioaren haustura suposatzen zuen. Max Horhkeimer eta Theodor Wiesengrund Adorno, Frankfurteko Eskolaren lehendabiziko belaunaldian sona handiko teorikoek Lukács-en heredentzia hartzen dute, baina beren teoria subjektu-objektu eredu estuan kokatzen dutenez ezinbesteko razionalitate teleologikoa baino ez dute kontutan hartzen. Modu honetan, Weber-rekin zweckrationalität delakoaren garaipena iragartzen dute. Bigarren belaunaldiko pentsalari inportanteena den Jürgen Habermas-ek aporia honetatik irten nahian aipatu problematika beste ikusmolde batean kokatuko du, gizarte kapitalista aurreratuaren krisi eta patologia sozialak aztertzeko marku aproposagoa eskaintzen duelarik.