Las hermandades vascas en el marco de la Santa Hermandad como instrumento de control de delitos e impartición de penas

  1. Orella Unzué, José Luis
Revue:
Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango

ISSN: 1698-4374

Année de publication: 2006

Número: 3

Pages: 68-133

Type: Article

D'autres publications dans: Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango

Résumé

Durangoko Krimenaren Historiaren Zentroak antolatutako III. Mahai-inguru honen helburua Ermandadeak aztertzea da, eremuan delinkuentzia jazartzen duen erakundea delako. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan delituak kontrolatzea eta zigorrak ezartzea aztertzean, azaldu beharreko hainbat aurrekari hartu ditut kontuan. Lehenengoa: lurralde horietako erakunde judizial horiek, ezarri zirenetik desagertu ziren arte, Errege-erregina Katolikoen Ermandade Santuari atxikita daude sorreratik bertatik ez bada ¿euskal ermandadeak XV. mendaren aurrekoak dira¿, bai erakunde judizial egonkor gisa finkatu zirenetik. Bigarrena: jurisdikzio-eremuak eta horiek gauzatzen dituzten epaitegiak (beste hainbat lurralde hispaniarretan eta Kristandadekoetan bezala) ugariak dira; izan ere, Antzinako Erregimenean justizia ez zen lurraldekoa pertsonala baizik, beraz, hainbat jurisdikzio-eremu eta haiei zegozkien epaitegiak zeuden, eta hartara jo zezakeen errege-erreginen mendeko oro, elizakoa, unibertsitatekoa, militarra, merkataria ala burgesa izan. Hirugarrena: euskal lurraldeetako erakunde judizialen bilakaeran bi prozedura historiografiko erabil daitezke. 1) Bilakaera dinamiko eta diakronikoa, lurraldez lurralde, eta bertan lehenengo eta bigarren mailako eremu judizialak bakantzea, azken hori apelazio edo erregu-mailakotzat hartuta. 2) Bigarren prozeduran ¿aurrekoaren osagarri gisa¿, hiru probintzietan egitura-antolakuntza bertsua duten epaitegien deskribapena egiten da, eta horiek ere Gaztelako erreinuko beste lurraldeetako epaitegien antzekoak dira. Gremioei eta kofradiei zegozkien justizia-epaitegiez, eliza-auzitegiez, zerga-alkateek zuzendu eta arteztutako muga-epaitegiez eta burdinola-epaitegiez ari naiz. Sarrera honetan azpimarratu beharko litzateke Antzinako Erregimenean eta foru-aldian, bai Erdi Aroko mendeetan bai modernoetan, hiru probintzietan hainbat jurisdikzio berezi daude gizartean metatuta eta ezkutatuta.