Macrorrestos vegetales de Santa Catalina (Lekeitio, Bizkaia)carbones y bellotas del Tardiglaciar
- Ruiz Alonso, Mónica
- Uzquiano Ollero, Paloma
- Zapata Peña, Lydia
ISSN: 2341-3689
Datum der Publikation: 2014
Titel der Ausgabe: La cueva de Santa Catalina (Lekeitio): La intervención arqueológica. Restos vegetales, animales y humanos
Nummer: 4
Seiten: 75-92
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Kobie .Bizkaiko Arkeologi Indusketak = Excavaciones Arqueológicas en Bizkaia
Zusammenfassung
Lan honetan Santa Catalina (Lekeitio, Bizkaian) aztarnategi arkeologikoan berreskuratutako landare makroaztarnen analisiak aurkezten dira. Santa Catalina-ko maila bakoitzak eduki ahal ditu bai joaldi beroak, bai hotzak, Dryas Berria une hotza II Maila eta I Mailaren erdian izanik. III. Mailako analisi antrakologikoa zera adierazten du: koniferoak (pinua eta ipurua) badaude, gurbitza oso ugaria zen zuhaizkekin batera (Fabaceae, Ericaceae eta Rosaceae). Zihuraski oraindik LGM-n tipikoak izan ziren elementuek oraindik irauten dute. Baina haiekin batera beste mailetan oso inportanteak izango diren elementuak ere identifikatu dira (urkiak eta Quercus-ak batez ere). II. Mailan urkiaren erabilpen zabala ikusi ahal da. Gerta daiteke arbola hau aurrendari bezala zabaltzen dela Glazial Berantiarren baso hedapen barne. Une honetan koniferoak eta gurbiak oso argi gutxitzen dira beste elementuen alde (Quercus-ak). I. Mailan hain zuzen ere, harizti eta artadien hedapena ikusi ahal da, artadiena batez ere. Dinamika honek oso interesgarria den informazioa ematen digu artadi komunitateen zabalkuntza ulertzeko – hain mediterraneokoak ohi diren formazioak- Iberiar penintsulako iparraldean. Santa Catalinan Madalen Aroko ezkurren berreskuratzeak haien erabilpena giza elikaduran iradokitzen du eta gai honi buruzko daturik daturik zaharrenetarikoa.