Aberri Minez KantariAberriaren errepresentazio sinbolikoak euskal literaturan, Erromantizismotik XXI. mendera arte
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
infoUniversidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0212-7016
Argitalpen urtea: 2023
Alea: 68
Zenbakia: 1
Orrialdeak: 71-80
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV
Laburpena
Artikulu honen asmoa da euskal literaturan —eta bereziki poesiaren esparruan— sortu eta zabaldu diren aberriaren errepresentazio sinboliko zenbait identifikatu eta aztertzea. Aberriaren gaia euskal literatura garaikideko leit-motiv ezagunetako bat izanik, eta historia kulturalaren “emotional turn” joerak memoriari eman dion lehen tokia aintzat harturik, gure egile nagusiek berau errepresentatzeko erabilitako irudi eta sinboloen inguruan hausnartzea hartu dugu helburutzat. Aberriaren inguruko ikerketen ildo teorikoen oinarriak geure eremura ekarrita, Erromantizismoan eta XX. mendean zehar mamituriko irudikapen sinboliko nagusiak testuinguratu eta interpretatuko ditugu artikuluan zehar. Bestalde, aberriaren errepresentazioek erakusten duten garapen historikoa ere aztertu dugu, iradokitzen duten ikuskerari buruzko hausnarketarako abiapuntuak ezarriz.