Gurasoen hezkuntza-inplikazioa aniztasun sozioekonomikoa eta kulturala duten EAEko bi eskola eraginkorretan

  1. Quintas Quintas, Marta
unter der Leitung von:
  1. Amelia Barquín López Doktorvater/Doktormutter
  2. Antoni Tort Bardolet Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 14 von Juli von 2023

Gericht:
  1. Verónica Azpillaga Larrea Präsident/in
  2. Nekane Arratibel Insausti Sekretär/in
  3. Leire Díaz de Gereñu Lasaga Vocal

Art: Dissertation

Zusammenfassung

Ikerlan honek aztertzen du gurasoen hezkuntza-inplikazioa aniztasun sozioekonomikoa eta kulturala dituzten bi ikastetxe eraginkorretan, guraso autoktonoen, guraso etorkinen eta irakasleen adierazpenak oinarri hartuta. Aztertzen du gurasoek hezkuntzan duten inplikazioa (etxeko ikaste ingurunea, irakasleen eta gurasoen arteko harremana eta eskolako jardueretan inplikatzea), hezkuntza-inplikazioa sustatzen duten estrategiak eta oztopoak. Ikerketa egin genuen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) dauden bi eskola eraginkorretan, aniztasun sozioekonomikoa eta kulturala dutenak. Egin genituen 52 elkarrizketa erdiegituratu guraso autoktonoekin (n=24), guraso etorkinekin (n=6) eta irakasleekin (n=22) eta eztabaida-talde bat guraso etorkinekin. Horiek aztertu genituen eduki analisiaren bidez. Emaitzek erakusten dute parte-hartzaileek inplikazio handia adierazten dutela eskolaz kanpoko jardueretan, informazio-jarioa irakasleen eta gurasoen artean, eta ordezkariak diren gurasoen konpromisoa, inplikazioa eta antolaketa handia dela. Pertsona elkarrizketatuek hezkuntza-inplikazioa sustatzeko estrategiak identifikatu dituzte (irakasleen esku-hartzeak arrakala sozioekonomikoa murrizteko, irakasleak gurasoen eskura egotea, eta guraso etorkinek edo desabantaila sozioekonomikoan daudenek ikastetxeko organoetan inplikatzeko esku-hartzeak), eta baita oztopoak ere (hizkuntza mugak, denbora falta eta pobrezia egoerak). Ondorioztatzen da gurasoen hezkuntza-inplikazioa sustatzeko egiten diren ekimen garrantzitsu batzuk pertsona batzuen borondatearen araberakoak direla eta ez daudela sistematizatuta. Etengabeko prestakuntzak eta aholkularitzak eta ikastetxeen artean jardunbide egokiak partekatzeak era guztietako gurasoen hezkuntza-inplikazioa areagotzen lagun dezake, eta, bereziki, desabantailan daudenen gurasoena