Banbuaren karakterizazio mekanikoa eta kimikoa

  1. A. Elejoste 1
  2. G. Mondragon 1
  3. J.L. Osa 1
  4. A. Arevalillo 2
  5. A. Eceiza 1
  6. J.M. Abascal 2
  7. A. Butron 1
  8. C. Peña-Rodriguez 1
  1. 1 Universidad Politécnica de Valencia
    info

    Universidad Politécnica de Valencia

    Valencia, España

    ROR https://ror.org/01460j859

  2. 2 Tecnalia
    info

    Tecnalia

    Derio, España

Zeitschrift:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Datum der Publikation: 2023

Nummer: 43

Seiten: 273-291

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Zusammenfassung

Banbua, geometria tubularra duen landarea den aldetik, hautagai interesgarria da eraikuntzaren sektorerako material sintetiko tradizionalen ordezko gisa erabiltzeko. Gainera, iraunkorra eta berriztagarria da ingurumenarekiko arretari dagokionez. Hala ere, haren erabilera sustatzeko, beharrezkoa da dituen propietate mekanikoak eta kimikoak ezagutzea. Lan honek kimikaren eta mekanikaren ikuspegitik aztertzen ditu gaur egun eraikuntzan ezezagunak diren baina tradizionalki oso erabiliak izan diren hiru banbu-espezie: Dendrocalamus strictus (DS), Arundinaria amabilis (AA) eta Phyllostachys aurea (PA). Azterketa kimikorako TAPPI arauak erabili dira, eta ezaugarri mekanikoak konpresioan eta dinamometroa baliatuz makurdura hiru puntutan neurtuta aztertu dira. Propietate mekanikoen emaitzek erakutsi dute banbuaren dentsitateak eragin zuzena duela bai erresistentzian eta bai zurruntasunean. Aztertutako hiru banbu espezieetan, dentsitatea zenbat eta handiagoa izan, erresistentzia eta zurruntasuna handiagoak direla ikusi da.