Hausnarketa euskalkien sailkapenaz

  1. Ariane Ensunza
  2. Gotzon Aurrekoetxea
Livre:
Hezkuntzari buruzko ekarpenak (EUDIA-9)
  1. Eguskiza, Naia (ed. lit.)
  2. Iglesias, Aitor (ed. lit.)

Éditorial: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-1319-350-2

Année de publication: 2021

Pages: 85-107

Type: Chapitre d'ouvrage

Résumé

Ekarpen honetan dialektologia kuantitatibo-metatzailean erabiltzen diren cluster edo multzokatze-analisiak azaltzen dira, eta ikerketa bakoitzaren helburuetarako egokiena zein den adierazten da. Horretarako, euskalkietako datuetan oinarritutako analisia egin da eta emaitzak eskaini dira, algoritmo eta neurri desberdinak elkarren artean konparatzeko. Zehazkiago, bi hizkuntza-distantziaren (RIV eta Lv) portaera aztertu da hiru algoritmoren arabera (Ward,Average Linkage eta Complete Linkage). Azkenik, analisia osatzeko Fuzzy clusterinaren emaitzak ere aztertu dira. Frogatu da taldeen artean desberdintasun linguistiko handia dagoenean distantzia-unitate baten eta bestearen erabilerak ez dituela taldeak aldatzen. Baina hizkuntza-taldeen arteko muga meharragoa denean eta hain garbia ez denean, hizkuntza-distantziaren unitate bat edo bestea erabiltzeak eta algoritmo bat edo bestea erabiltzeak taldeen konfigurazioa alda dezake. Cluster hierarkiko eta fuzzy tekniken konbinazioari esker, hainbat muga mota hauteman dira: muga garbiak eta egonkorrak, eta trantsizio-eremuak.