Onomástica y frontera vascona (siglos VI-X). Entre Hispania y la Galia

  1. BASTERRIKA CERECEDA, IKER
unter der Leitung von:
  1. Joseba Andoni Lakarra Andrinua Doktorvater/Doktormutter
  2. Juan José Larrea Conde Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 24 von Juni von 2022

Fachbereiche:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Art: Dissertation

Teseo: 743314 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Ikerketak bi alor uztartzen ditu, filologia eta historia; eta bere helburu nagusia Aintzinaro Berantiarrean eta Goi Erdi Aroan iparraldetik Euskal Herrira heldutako eraginak identifikatzea eta aztertzea da, eragin franko-akitaniarrak hain zuzen ere. Horretarako, Baskonia eta baskoiei buruzko VI eta X. mendeen arteko idatzizko erregistroa berraztertzen da, onomastika alde batera utzi gabe. Izan ere, influentzia horien berri lausoak ematen dizkiguten idazkietan baditugu zenbait izen berezi, sakonki aztertu gabeak, iparraldetik etorritako eraginak iradokitzen dituztenak (Francio, Leire, Leioario, Victoriacum¿). Bi arloak, nola ez, dagozkien metodologiaz landu dira. Hala ere, badira ikerketa guztian zehar nagusitu diren bi irizpide. Alde batetik, metodo konparatiboa. Ikertutako izenak, pasarteak eta iturriak dagozkien garaian eta inguru zehatz eta zabalean txertatu dira mendebaldeko Europaren bilakaeraren baitan ulertzeko asmoarekin. Bestetik, onomastika jorratzerakoan ezinbestekotzat jo da izenen formak, erabilerak eta bilakaerak bereziki ondo finkatzea eta, aurrekoaren harira, euren etimologia inguruko esparru zabalean ulertzea, azterketa onomastika germanikora edota germano-erromanikora irekiz. Merovingiarren eta karolingiarren eragin zuzena eta sakona islatzen dute iturriek zenbait fasetan. Victoriacum izeneko hiriaren fundazioak (580-584), Francio dukeak (584-613), Leireko monastegiak (827-828) edo nafarren partehartzeak Verberieko asanbladan (850), beste berri batzuen artean, epe luze bezain ilun horretan Euskal Herria Loira iparraldetik Akitaniara edota Hispaniara hedatutako dinamiketan murgilduta egon zela erakusten digute.