Declive de la población reproductora de gaviota patiamarilla Larus michahellis en la costa vasca (Cantábrico oriental) durante el periodo 2000-2021
- Juan Arizaga 2
- Aitor Galarza 2
- Sergio Delgado 2
- Nere Zorrozua 12
- Asier Aldalur 2
- Oscar Carazo 2
- Jon Zubiaur 2
- 1 UPV/EHU. Departamento de Zoología y Biología Celular Animal.
- 2 Departamento de Ornitología. Sociedad de Ciencias Aranzadi
ISSN: 0214-7688
Année de publication: 2022
Número: 70
Pages: 7-19
Type: Article
D'autres publications dans: Munibe Ciencias Naturales. Natur zientziak
Résumé
Berriki egindako zentsuek erakusten dute Larus michahellis kaio hankahoriaren popula- zioaren beherakada nabarmena bere banaketa-eremuaren zati handi batean. 2010eko hamarkadaren erdialderako, %50 inguruko beherakada erregistratu zen euskal kostaldean 2007ko zentsoarekin alderatuta. 2021ean zentsua errepikatu ondoren, artikulu honen hel- burua da (1) espezieak eskualdean duen populazio-tamaina eguneratzea, (2) haren joera kalkulatzea eta (3) egungo kontserbazio-egoera ebaluatzea. Termino absolutuetan, popu- lazioa 2000ko hamarkadan batez beste 4.200 (?) bikote ugaltzaile izatetik 2021ean, 1.861 bikote izatera igaro da (%56ko jaitsiera). Kolonia txikiak daude, Nerbioi ibaiaren estua- rioaren inguruan batez ere, eta 2021ean ez dago horien inguruko daturik; beraz, urte horretarako emandako kopurua zertxobait handiagoa izango litzateke. Eskualdeka, ordea, alde nabarmenak daude. Gipuzkoan populazioa %6 jaitsi da, Bizkaian berriz, %82. Kolonia kopuruak pixka bat behera egiteko joera du, eta 2000ko hamarkadan gehienez 27 kolonia izatetik, 2021ean 24 izatera igaro da. Gainera, 100 bikotetik gorako koloniak, 2000ko hamarkadan 10 izatetik, gaur egun 4 izatera igaro dira. Aipatzekoak dira: (1) euskal kostaldeko kolonia garrantzitsuenak izan zirenen beherakada handia edo ia desagertzea, Bizkaian kokatutakoak (testuinguru horretan Lekeitio, Izaro eta Aketx nabarmentzen dira) eta (2) Gipuzkoan ekialdean dauden koloniei eustea, horrela Ulia gaur egun euskal kostal- deko koloniarik ugariena bihurturik. Beste alderdi interesgarri bat da Bilbo Handia deritzo- nean, kolonia berriak sortu izana Nerbioi ibaiaren estuarioan zehar. Gainbeherak jarraituz gero, espeziea ugaltzaile gisa arrarifikatu egin liteke kostaldeko zenbait tartetan, ia meha- txatuta egoteraino.