Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak
ISSN: 1130-8435
Année de publication: 2020
Titre de la publication: Hizkuntza-komunitateaz
Número: 115
Pages: 137-153
Type: Article
D'autres publications dans: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Résumé
Euskara batua sortu zenean, iritzi oso kontrajarriak agertu ziren aldaera estandarraren inguruan. Urteen poderioz, joera oso bestelakoa izan da: geroz eta bateragarritasun handiagoa ikusten da gizartean euskara batuaren eta euskararen aldaerak diren euskalkien artean. Hala ere, oraindik ere iritzi ezberdinak aurki daitezke aldaera bakoitzaren erabilera esparruen inguruan eta baita aldaera ba- koitzaren nolakotasunaren arabera. Ikerketa honetan, hain zuzen ere, euskararen aldaera ezberdinen in- guruko gaur egungo jarrerak jaso nahi izan dira hainbat esparruei erreparatuz: hizkuntzaren "naturalta- suna", "autentikotasuna", estandarizazioa, nativespeakerism-a, biziraupena, eta prestigioa. Hori horrela, lan honek agerian uzten du adostasuna herritarren artean ez dela erabatekoa eta zonalde geografikoen artean ere iritzi ezberdinak aurki ditzakegula. Batzuek esparru formaletarako bakarrik ikusten dute egokia aldaera estandarra; beste batzuek, aldiz, eremu guztietara zabalduko lukete, zenbait zonaldetan dagoen aldaera bakarra dela jakitun. Ikuspegi hori, gainera, beste jarrera batzuetan ere ikus daiteke. Oro har, beraz, alderdi hauek mahai gainean jartzea du ikerketa honek helburu