Hasier Etxeberriaren Mugetan (1988) berrirakurriz

  1. Ane VILLAGRAN ARRASTOA
Zeitschrift:
Egan: literatura aldizkaria

ISSN: 0422-7328

Datum der Publikation: 2019

Nummer: 1-2

Seiten: 75-95

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Egan: literatura aldizkaria

Zusammenfassung

Hasier Etxeberriaren Mugetan (1988) eleberriaren berrirakurketa bat proposatu dugu lan honetan. Euskal literaturan gatazkaren lanketari heldutako eleberri aitzindarietako bat izanik, artikulu honetan egin nahi den obraren azterketak gatazkaren errepresentazioa, traumaren lanketa zein genero irakurketa izango ditu arreta gune. Bide horretan, lehenik eta behin, testua inguratu eta obraren sortze testuingurua eta harrera kritikoa aurkeztu dira. Bigarrenik, testuan barneratuz, narrazioaren analisia egin da eta jarraian eleberriaren irakurketarako gako zenbaiten azterketa egin da. Zehazki, Bi arraia marroien eta Eperik Gabeko Saltoaren sinboloen irakurketa proposamena egin da, traumari eta genero irakurketari loturiko berrirakurketarako gako gisa.