COVID-19a eta GizarteaCOVID-19aren eragina adinekoen egoitzetako zaintza lanean
- Legarreta Iza, Matxalen 1
- Dolors Comas d 'Argemir 2
- Cristina Garcia Sainz 3
- Marina Sagastizabal 1
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
-
2
Universitat Rovira i Virgili
info
-
3
Universidad Autónoma de Madrid
info
ISSN: 2530-9412
Année de publication: 2022
Titre de la publication: 31. Osasun biltzarra: COVID-19a...eta gero ZER?
Volumen: 6
Número: 1
Pages: 44-50
Type: Article
D'autres publications dans: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria
Résumé
1. Sarrera. COVID-19aren inguruan garatutako politika publikoen erantzuna aztertzeko orduan adinekoen egoitzak kasu kritikoa dira biztanleria-sektore ahulenetako baten zaintza-horniduran paper garrantzitsua betetzen dutelako eta aldez aurretik ere agerian jarri delako arrisku handiko ingurune direla (Daly, 2020). Gainera, bai EAEn eta bai Estatuan ere egoitzena da pandemiak eragin handiena izan duten eremuetako bat (IMSERSO, 2020; Del Pino et. al., 2020; Mugarik Gabeko Medikuak, 2020).2021 urte hasieran, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko datuen arabera COVID-19a dela-eta edota COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak direla-eta, 29.345 pertsona hil zen Estatuko adinekoen eta mendeko pertsonen egoitzetan.Testuaren helburua COVID-19ak EAEko adinekoen egoitzetako zaintza lanean izan duen eragina aztertzea da. Emaitzak "CUMADE. Zaintzak garrantzia du. COVID-19aren genero-inpaktua adineko eta mendekoen zaintzaileengan” izenburupean 2020ko ekainetik 2021eko ekainera bitartean garatutako ikerketa zabalago baten parte dira.