Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan

  1. Asier Basurto Arruti
  2. Eduardo Apodaka Ostaikoetxea
  3. Irati Agirreazkuenaga Onaindia
  4. Idurre Eskisabel Larrañaga
  5. Beatriz Zabalondo Loidi
Revue:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Année de publication: 2021

Titre de la publication: Europako hizkuntza-aniztasunaz

Número: 121

Pages: 193-205

Type: Article

D'autres publications dans: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Résumé

COVID19aren pandemiaren agerpenaren lehen hilabeteetan komunikazio publikoa egiten duten denetariko erakundeek beren jarduna egokitu behar izan zuten osasun krisiak eragindako salbuespenezko baldintzetara. Artikulu honetan komunikazio ardurak dituzten pertsonen bizipenetan oinarrituta aztertzen dira erakundeetan gertatutako aldaketak, arreta berezia jarriz hizkuntzen erabilerari eta hizkuntza gutxituaren kudeaketari. Bat-batean heldutako krisi egoerak proban jarri ditu erakundeen komunikaziorako prozedurak eta gaitasunak. Komunikazio-lanak erakunde bakoitzaren barruan jokatzen duen papera eta duen garrantzia agerian utzi du eta luzaroan iraungo duten aldaketak eragin ditu.