Indigenous Language Revitalization in British ColumbiaYuneŝit’in strategies for Nenqayni ch’ih or the Tŝilhqot’in language

  1. LAITA PALLARES, PAULA
Dirigée par:
  1. Xabier Artiagoitia Beaskoetxea Directeur/trice
  2. Maitena Etxebarria Arostegui Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 07 juillet 2021

Jury:
  1. Miren Karmele Azkarate Villar President
  2. Andoni Barreña Agirrebeitia Secrétaire
  3. Fernando Zúñiga Rapporteur
Département:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Type: Thèses

Teseo: 155235 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Nenqayni ch¿ih edo T¿ilhqot¿in hizkuntza Dene (Atabaskera) familiako mintzaira bat da eta Kanadako Columbia Britaniarreko barnealdean hitz egiten da. Probintziako hizkuntza indigenen artean bizitasun mailarik handiena du, hiztun kopuru handia ez ezik (4.352 T¿ilhqot¿in-en %19,9; 864 pertsona inguru), hiztun gazteak ere badituelako. Hala ere, T¿ilhqot¿in-a desagertzeko arriskuan dago; izan ere, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa eten egin da, eta, gaur egun, ez da jada umeen ama-hizkuntza. Sei T¿ilhqot¿in komunitate daude, eta ikerketa hau horietako batean oinarrituta dago: Yune¿it¿in-en (Gex nats¿enaghilht¿i jatorriz). Ikerketak T¿ilhqot¿in ikasteko eta hizkuntza komunitatean biziberritzeko estrategiak eta baliabideak identifikatzea dauka helburu nagusitzat. Bigarren mailako beste helburuak ondorengo hauek dira: Yune¿it¿in komunitateko kideen hizkuntza jakite-maila eta erabilera deskribatzea, komunitateko hizkuntza-galeraren arrazoiak ezagutzea, eta hizkuntza biziberritzearen garrantzia azaltzea. Lan honek metodologia indigena delakoari eta elkarlana, parte-hartzea eta komunitatearen jakintza oinarri dituen ikerketa-ereduari jarraitzen die. Komunitatearen iritziak biltzeko metodoak hauek izan dira: behaketa parte-hartzailea, erdi-bideratutako solasaldia, sharing circle (partekatutako zirkulua), eta dokumentu-azterketa (batzar-agiriak, hizkuntza-materialak, eta horiekin lotutako bestelako baliabideak).