Oroimenaren lekuak eta lekukoakGerra Zibilaren errepresentazio artistikoak vs. kontaera historiko-politikoa

  1. Arroita, Izaro ed. lit.
  2. Otaegi, Lurdes ed. lit.

Verlag: Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-290-6

Datum der Publikation: 2015

Art: Buch

Zusammenfassung

Memoriari eta lekukotzei buruzko ikasketek nazioartean sortu duten interesa kontuan izanik, Gerra Zibilaren harira Euskal Herrian zabaldu diren diskurtso mota ezberdinak aurrez aurre jartzea da monografiko honen asmoa. Hainbat diziplina biltzen dituen lan esparru zabala da oroimenarena. Horregatik, elkarren osagarri izan daitezke politikaren eta historiografiaren arloko diskurtsoak eta adierazpide kultural ezberdinetako errepresentazio artistikoak; ekoizpen zinematografiko, musikal edota literarioak, besteak beste. Horiek aztertzean, bereziki erreparatu nahi izan diegu oroimen leku gisa euskal gizartean esanguratsu diren sinboloei eta gerra bizi izan zutenen lekukotzei, afektu kolektiboen sorreran duten garrantziagatik eta, gerrako esperientzien kontaketan, giza mailako «egiei» leku egiten dietelako. Izan ere, gai horiek interes bizia piztu dute euskal sortzaileen artean, eta gertaera artistiko nabarmen horrek gizartearen behar sakon bati erantzuten diola uste dugu. Memoria etengabe (bir)sortzen denez, euskal gizartean prozesu horrek izan dituen berezitasunak aztertu nahi ditugu; errepresioak eta indarkeriak kolpatutako gizartean memoria horiek izan duten lekuaz hausnartu. Horregatik, ekarpen berri honek Memoria Ikasketen esparruan Euskal Herrian egiten diren lanen artean bere lekua aurkitu, eta esparruaren aurrerakuntzan emandako urrats bat izan nahi du.