Osasun-arloko profesionalei eragiten dieten laneko segurtasun eta osasuneko arrisku berriak
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2021
Zenbakia: 117
Orrialdeak: 153-179
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Osasun-arloko sektorea eraldaketa digitalean murgilduta dago eta, horrela izanik, teknologia berrien eragin positiboak eta negatiboak aztertuko ditugu. Ondorio onuragarrien artean, honakoak aipa ditzakegu: osasun-arloan robotak sartzeak gaixoaren berreskuratze-denbora murrizten du, adimen artifizialeko tresnek zeregin administratiboetan laguntzen dute eta Big Data lagungarri zaie medikuei diagnosilanetan. Dena den, sektore honetan digitalizazioak ondorio kaltegarriak ere baditu, hala nola datu pertsonalen trataera, arrisku biologiko, kimiko, ergonomiko eta, batez ere, arrisku psikosozialak. Gainera, adimen artifizialak eta roboten erabilerak lanpostuen galera ekarri eta horrek beldurra eragin dezake eta, ondorioz, estresa. Beraz, lan honen helburua da osasun-arloko profesionalei eragiten dieten laneko segurtasun eta osasuneko arrisku berrien ondorioak aztertzea eta horiek murrizteko edo ekiditeko bideak zeintzuk diren aztertzea.