Bokalen arteko herskari ahoskabeen ahostuntzea Arratian (Bizkaia)
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2020
Nummer: 113
Seiten: 51-64
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Lan honetan bokalen arteko herskari ahoskabeak ahostun bihurtzen diren aztertu da. Lana burutu ahal izateko Arratiako gazteak aukeratu dira eta azterketa ikuspuntu bitatik egin da; alde batetik, kopuru orokorrak aztertzean ikusi nahi izan da ahostuntzea herskari guztietan berdin gertatzen den eta informatzaileen generoaren arabera ahostuntze kopuruak aldatzen diren; beste alde batetik, herskarien alofono ahoskabeak eta ahostunak adierazle akustiko batzuen arabera ondo bereizten diren ikusteko azterketa fonetikoa ere burutu da. Azterketa fonetikorako lau adierazle akustiko erabili dira herskari bakoitzeko; alofonoen iraupena, alofonoen energiaren minimoa, alofonoen aurreko bokalaren energiaren maximoaren eta alofonoaren beraren energiaren minimoaren arteko aldea eta, azkenik, alofonoaren osteko bokalaren maximoaren eta alofonoaren beraren energiaren minimoaren arteko aldea. Azterketetan agertu diren aldeak estatistikoki esanguratsuak izan dira informatzaileen generoari dagokionez eta adierazle akustikoen arabera.