Ohiko eta ezohiko maratoien erronka. Irabaziko ahal dugu!

  1. Haritz Esnal Amundarain 1
  2. Nerea Sarriegi Gorrotxategi 1
  3. Maria Reyes Rodríguez Rivera 2
  4. Ricardo Palenzuela Arocena 1
  5. Maite Urcelay Olabarria 1
  6. Felix Zubia Olascoaga 3
  1. 1 Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko medikua
  2. 2 Osasun Larrialdietako teknikaria
  3. 3 Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboko Unitateko medikua
Revue:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Année de publication: 2019

Volumen: 3

Número: 2

Pages: 15-30

Type: Article

DOI: 10.26876/OSAGAIZ.2.2019.254 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccès ouvert editor

D'autres publications dans: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Résumé

Ultramaratoia maratoia baino luzeagoa den lasterketari deitzen zaio. Gaur egun lasterketa mota hauek gorakada handia izan dutenez, osasunean izan ditzaketen ondorioak aztertzeko helburuarekin artikulu hau idaztea pentsatu dugu, alde batetik, bibliografiak zer dioen ikusiz, eta, bestetik, 2017. urtean antolatu zen Ehunmilak lasterketa-multzoan egindako artatzeak aztertuz. Uptodate erabiliz, bilaketa egin dugu kirolaren inguruan dauden gaixotasunei buruz eta multzoka aztertu eta ondo xehatu ditugu. Datu-bilketa 2017. urteko uztailaren 7tik 9ra egin zen Ehunmilak lasterketa multzoan Gurutze Gorriak bildutako artatze-datuetatik egin dugu. Bibliografia eta datuak aztertuz, garbi ikusten da gaitz ohikoenak arinak diren azaleko asaldurak direla (babak gehiengoetan), zaintiratu eta lesio muskularrak ere ohikoak izanik. Dena den, badira ere larriagoak diren gertaerak eta horien aurrean prest egotea gomendagarria da, maila egokiko antolakuntza-sistema bat eraikiz.