Arabako herri izenen azentueraz
- Garazi de Olano Martiniz-Xil 1
- Gorka Elordieta 1
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0582-6152
Datum der Publikation: 2018
Ausgabe: 52
Nummer: 1-2
Seiten: 577-604
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo: International journal of basque linguistics and philology
Zusammenfassung
Lan honetan Arabako herri izenek gazteleraz erakusten duten azentuera aztertzen da. Badira izen asko azentua hitzaren hasieratik gertuago dutenak hitz bukaeratik baino (adibidez Gardélegi, Etxábarri, Arrízala, Olábezar, Róitegi, Gújuli, eta abar). Beste izen askok, ordea, azentua azkenaurreko silaban dute: Aretxabaléta, Egiléta, Maturána, Urtupíña, Arenáza, Zubillága, Elorriága, Larrinóa, etab. Ezkerralderagoko azentuera ez dator bat gazteleraz nagusi den patroiarekin, hau da, azentua azkenaurreko silaban ezartzen duenarekin. Gure analisia da azentua euskal erroaren azken silaban ezartzen dela. Beraz, hitz elkartuen osaera duten toponimoetan, azentua lehen erroaren azken silaban ezartzen da, eta erro + atzizki(ak) egiturako toponimoetan, erroaren azken silaban. Erdal jatorrizko herri izen gehienek azkenaurreko silaban dute azentua, gazteleraz ohikoena den azentu kokagunean.