Talde arteko harremanen eragina jarduera fisiko inklusiboetanpilotarien sinesmenak aztergai

  1. Uxue Fernandez Lasa 1
  2. Itsaso Nabaskues Lasheras 2
  3. Jurgi Olasagasti Ibargoien 3
  4. Oidui Usabiaga Arruabarrena 2
  1. 1 Universidad de Deusto
    info

    Universidad de Deusto

    Bilbao, España

    ROR https://ror.org/00ne6sr39

  2. 2 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

  3. 3 Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federakundea
Zeitschrift:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Datum der Publikation: 2018

Nummer: 106

Seiten: 51-69

Art: Artikel

DOI: 10.26876/UZTARO.106.2018.3 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Ziele für nachhaltige Entwicklung

Zusammenfassung

Ikerketa honetan urritasunik ez zuten pilotarien ustetan talde arteko harremanak euskal pilota inklusiboagoa bilakatzeko izan zezakeen eragina aztertu zen. Euskal pilotan ziharduten federatutako eta federatu gabeko 15 pilotari elkarrizketatu ziren bi talde-eztabaida saiotan. Galdekatuek adierazi zuten kideen arteko erlazioei dagozkien hainbat baldintza betetzeak euskal pilota inklusiboagoa egiten lagunduko lukeela, besteak beste, urritasuna duten pertsonak estatus bereko ikusteak, helburu komunak edukitzeak, taldekide sentiarazteko kideen artean elkar laguntzeak, (in)formazioaren gainetik elkar ezagutzeko esfortzua egiteak eta edonori adiskide izateko aukera eskaintzeak. Taldekideen arteko harremanak partaideen aurreiritziek baldintzatzen zituzten askotan, baina izandako esperientzia puntualek asko lagundu zieten horiek ekiditen. Aurrera begira, kontuan hartu beharko litzateke proiektu inklusiboak diseinatu eta abian jartzean epe luzerako jarduerek eragin positiboagoak dituztela.