Estandar klinikoen itzulpen automatikoa
ISSN: 1130-8435
Argitalpen urtea: 2018
Zenbakien izenburua: Osasungintza eta euskara
Zenbakia: 108
Orrialdeak: 61-81
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Laburpena
Lan honetan, osasun-zientzietan euskarak duen lehentasunezko beharretako bati heldu diogu: osasun-terminoen euskaratzea. Osasun-terminoak automatikoki euskaratu ditugu lau urratseko algoritmo bat erabiliz eta abiapuntutzat SNOMED CT estandar klinikoa hartuz. Lehenengo urratsak baliabide lexikalak erabiltzen ditu SNOMED CTren terminoei euskarazko ordainak zuzenean esleitzeko. Bigarren urratsean, ingelesezko termino neoklasikoak euskaratzeko NeoTerm sistema garatu dugu. Sistema horrek, afixu neoklasikoen baliokidetzak eta transliterazio-erregelak erabiltzen ditu osasun-termino baliokideak lortzeko. Hirugarrenean, ingelesezko termino konplexuak euskaratzen dituen KabiTerm sistema garatu dugu zeinak termino konplexuetan agertzen diren habiaratutako terminoen egiturak erabiltzen ditu euskarazko egiturak sortzeko. Azken urratsean, erregeletan oinarritzen den Matxin itzultzaile automatikoa osasun-zientzien domeinura egokitu dugu, MatxinMed sortuz.