%2,7a - Euskara, generoaz mintzo?
ISSN: 1130-8435
Datum der Publikation: 2018
Titel der Ausgabe: Euskal soziolinguistikaren 2016ko datu estatistikoak
Nummer: 106
Seiten: 115-144
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Zusammenfassung
Azkenengo Kale-Neurketetan joera argi bat antzematen ari da: emakumezkoek gizonezkoek baina gehiago egiten dute euskara. Artikulua, horren azpian egon daitezkeen arrazoiak irudikatzeko saiakera bat da. Horretarako testuak hiru atal garatzen ditu. Lehenengoan Kale Neurketak hainbat urtetan utzitako datuen gaineko genero irakurketa egingo dugu. Bigarrengoan, eta aurretik emandako datuak osatzeko asmoz edo, azken urteotan zenbait azterlan kualitatiboek agertutako ondorioak aurkeztuko ditugu. Eta azkenengo atalean, datu kuantitatibo zein kualitatibo horiek mahai gainean utzitako hainbat planteamendu, galdera, zein erronka plazaratuko ditugu, helburua generoaren gaineko auziak azaltzea baino azalaraztea izanik.