Harriaren egituraren zenbakizko eredua artezketan

  1. Juan Luis Osa
  2. Ana Boyano
  3. Borja Fernandez-Gauna
  4. Mikel Larrañaga
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2018

Zenbakien izenburua: 2015-2016 Euskal Tesien 15 pasarte

Zenbakia: 1

Orrialdeak: 173-189

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.17880 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Harriaren portaera artezketa eragiketan, hein handi batean, bere egitura granularraren naturatik datorkio. Gaur egungo harriak aglomeratzaileak batzen dituen ale urratzaile gogorrez osatutako diseinuzko konglomeratu porotsuak dira. Alearen ezaugarriek, aglomeratzailearen erresistentziak eta, poroekin batera, hiruren arteko pro-portzioak harriaren izaera baldintzatzen dute. Ekoizpen prozesua erdi-sekretua izan ohi da, ekoizlearen urteetako esperientziaren emaitza. Harriaren propietate mekanikoak, di-seinuzko material izaki, aurrez ezagutu ahal izan beharko lirateke. Hala ere, bere natura heterogeneo konplexuak modelizazioa zailtzen du. Berriki, elementu diskretuen meto-doa aplikatu da harriaren portaera simulatzeko. Lan honetan eredua eraikitzeko proze-dura berria aurkezten da. Lanak propietate mekanikoen homogeneizazio prozesua ere azaltzen du.