Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea

  1. Zubia, Felix
Aldizkaria:
Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

ISSN: 2530-9412

Argitalpen urtea: 2017

Alea: 1

Zenbakia: 2

Orrialdeak: 26-32

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/OSAGAIZ.2.2017.94 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Garapen Iraunkorreko Helburuak

Laburpena

Pankreatitis akutua pankrearen gaixotasun onbera eta akutua da. Kasurik gehienetan arina izan ohi da, baina formarik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa handiak izan ditzake. Kasu larri horietarako, oso garrantzitsua da espezialitate anitzeko protokolo bat izatea, maila ezberdinetan eman beharreko arreta hitzartua duena. Berrikuspen-lan honetan maila ezberdin bakoitzean eman beharreko arreta egokia deskribatzen da. Larrialdi Zerbitzuetan: Diagnostikoa egin, Analgesia egokia, Larritasun-mailaren balorazioa, Hidratazio egokia hasi. Ospitaleratze Unitateetan: Ezinbestekoa da pazientearen larritasuna modu kliniko eta analitikoan egiaztatzea, 12 orduan behin, lehen 48 orduetan. Edozein momentutan organo-gutxiegitasun datuak atzematen badira, pazientea Zainketa Intentsiboen Unitatean artatu behar da. Horretaz gain, honako neurri hauek hartuko dira: analgesia mantendu, hidratazio egokia eman, elikadura hasi, sabelalde barneko presioa neurtu, erradiologiaprobak egin. Antibiotiko enpirikoaren erabilera ez da gomendatzen. Kirurgiarako indikazioak: Tratamendu medikoarekin konpontzen ez den sabelalde barneko presioaren igoera larria, nekrosi infektatua (neurri minimoki inbaditzaileez saia liteke lehen urrats moduan, edo step-up estrategia), hesteen zulaketa, hemorragia akutua (erradiologia interbentzionista erabiltzen da normalean). Ondorioak: Pankreatitis akutua gaixotasun arina da gehienetan, baina kasurik larrienetan hilkortasun- eta konplikazio-tasa altua ditu. Horiek artatzeko protokolo bat izatea eta parte hartzen duten espezialista ezberdinen elkarlana ezinbestekoa da.