J48Consolidated WEKA paketea, adibide ezohikoen patroiak identifikatzeko tresna
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2016
Nummer: 29
Seiten: 155-178
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Artikulu honetan WEKA ikasketa automatikorako tresnarako CTC algoritmoaren inplementazioa, J48Consolidated paketea, aurkezten da. CTC algoritmoak lagin multzo bat sortzen du eta lagin guztietan dagoen ezagutza kontuan hartuta sailkapen zuhaitz bakarra eraikitzeko gai da, kasu berrien sailkapenaren azalpena galdu gabe. Gainera, lan honetan J48Consolidated-ek sortutako zuhaitzen emaitzak aztertuko dira errealitateko 36 sailkapen problematarako, laginketa mota desberdinetan oinarrituta, eta jatorrizko laginaren estaldura-maila desberdinekin. Emaitzek erakusten dute estaldura maila altuek orokorrean sailkatzeko gaitasuna handitzen dutela eta %75-eko lagin estratifikatuak erabiltzea aukerarik lehiakorrena dela problema hauetan.