Koldo Almandozen zinemairadokizuna ardatz duen zinema librea
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2013
Nummer: 86
Seiten: 149-166
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Euskal zinemak azken urteotan eman duen egilerik esanguratsuenetakoa da Koldo Almandoz. Nazioartean ezagun egin duten film laburrak�Razielen itzulera (1997), Belarra (2002), Amuak (2004), Midori (2006),Columba Palumbus (2007), Ahate pasa (2009) eta Deus et machina (2012 �oinarri harturik, haren zinema iradokitzailearen giltzarriak ezagutzera ematea da ikerketa-lan honen xede nagusia. Alegia, zuzendari donostiarraren zineman nagusi diren gaiak, baliabide narratiboak nahiz aukera estetikoak ere doitasun osoz biluztea. Hala, film laburrak analizatu ostean, Almandozen zinemaren izaera finkatuko da. Genero-hibridazioa, narrazio-jokoa eta irudiaren nagusigoa ardatz dituen interpretazio askeko zinema da.