Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean

  1. Almgren Spare, Inger Margareta
  2. Idiazabal Gorrotxategi, Itziar
  3. Manterola Garate, Ibon
Revue:
Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca

ISSN: 0210-1564

Année de publication: 2009

Titre de la publication: Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak

Volumen: 54

Número: 2

Pages: 683-721

Type: Article

D'autres publications dans: Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca

Résumé

Artikulu honetan euskara egoera soziolinguistiko desberdinetan ikasi duten bi ikasletalderen 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena aztertu dugu. talde bat etxetik euskalduna eta euskaraz eskolatua den bitartean, bestea etxetik erdaldun izanik euskaraz d ereduan murgilketa bidez eskolatu diren ikasleek osatzen dute. bi haur-taldeek ekoiztutako ahozko ipuinen azterketan oinarritu gara 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena behatzeko. Aurrez heldu baten ahotik entzundako ipuin bat birkontatzea da haurrei eskatu zaien zeregina. Hainbat trebetasun testual-diskurtsibo aztertzen dira haurren ipuinetan: ipuin-kontaketaren egitasmo orokorra beregain hartzea edo kontaketarako autonomia, ipuinaren eduki tematikoaren antolaketa, aditzaren bitartez eraikitzen den kohesioa eta ardura enuntziatiboaren mekanismoak. emaitzetan ikusten denez, bi taldeek antzeko gaitasunak dauzkate ipuin-kontaketaren hainbat alderditan. bi taldeen artean agertu diren ezberdintasunak ez dira beti H1 taldearen aldekoak izan. oro har, H2 taldekoek helduaren ahotik entzundako ipuina estuago erreproduzitzen dute, H1 taldeko haurrek �ereduarengandik� askeago diruditen bitartean. ondorio orokor modura, haurren hizkuntza ikuspegi testual-diskurtsibotik aztertzearen pertinentzia aldarrikatzen da artikulu honetan.