Ikuspuntu berriak umeen zenbatze-ekintzari buruzPiaget-engandik harago

  1. Villarroel Villamor, José Domingo
  2. Nuño Angós, Teresa
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2008

Zenbakia: 65

Orrialdeak: 55-71

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Umeei dagozkien aktibitateen artean, zenbatzea da, apika, berezko izaera matematikoa duen lehenengo ekintza. Eguneroko bizimoduan, guraso eta zaintzaileek haurtxoei hornitzen dizkiete zenbakiak eta zenbakiak erabiltzen ikasteko aukera anitz. Matematikako zeregin goiztiar horiek, ordea, galdera interesgarri bat iradokitzen dute: umetxoek ulertuko ote dute zer egiten duten zenbatu bitartean? Artikulu honetan, galdera horri erantzuteko egin diren saiakeren errepasoa eskaintzen da. Hasteko, Jean Piaget-en ikusmoldearen arabera, umeen aritmetika-abilezien ezaugarriak azaltzen dira. Jarraian, autore horren teorian aintzat hartzen ez diren sei urtetik beherako haurren zenbatze-ekintzaren gaineko datuak azalduko dira. Amaitzeko, azken urteotan estimuluen ezaugarri kuantitatiboei erreparatzeko bi urtetik beherako umeek adierazten dituzten ahalmenen inguruko ikerkuntzaren berrikuspena agertuko da.