Erretiratuen soslai berria konstruktu teoriko gisa
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2007
Nummer: 60
Seiten: 89-105
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Erretiratuen soslai berriaren inguruan hainbat egilek egindako ekarpenak aintzat hartu dira ikerketa honetan. Hain zuen ere, egun, egile batzuek erretiratuen soslaiaren aldaketaz hitz egiten dute. Ideia hori adierazteko, hainbat kontzeptu erabiltzen dituzte, besteak beste, erretiratuen soslai berria (Canes eta Garc?a, 1989), zahartzaro berria (Bazo, 1992; 1996; 2000) eta erretiratu berria (De Zayas, 1996). Erabili beharreko kontzeptuan ados ez egon arren, egile horien arabera, egungo erretiratua aurreko belaunaldietakoengandik bereizten da eta zenbait ezaugarri zehatz ditu: baliabide ekonomikoak izatea, hezkuntza-maila egokia izatea, gazte erretiratzea, osasun-egoera ona izatea eta jarduerak egitea, besteak beste. Egungo erretiratuak hainbat ezaugarri berezi eta esanguratsu dituela jakinik, gure proposamena erretiratuen soslai berriaren balizko ezaugarri soziodemografiko eta psikosozialak aztertzea da egungo erretiratuaren ezaugarriak izan daitezkeenak deskribatzeko.