Eskolaren hizkuntza-eredua harreman-sareen trinkotzearen ikuspegitik
ISSN: 1130-8435
Datum der Publikation: 2006
Titel der Ausgabe: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak
Nummer: 60
Seiten: 141-160
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Zusammenfassung
Hainbat ikerketa egin dira euskal eskola publikoaren hizkuntza-ereduari buruz. Ikerketa haiek euskara batuaren eta ikasleen etxeko euskararen trataeraz ateratzen dituzten zenbait ondorio azalduz hasten du artikulua Agurtzane Elorduik. Ondoren, eskolak harreman-sareen trinkotzean izan dezakeen zereginaz jardungo da, eta zehazkiago hizkuntza-eredu estandarraren eta ikasleen inguruko euskararen arteko jauzia txikiagotzeko egin dezakeenaz. Hurbileko harreman-sareen biziberritzean eskolaren zeregina mugatua dela onartuko du; baina, aldi berean, harreman-sare horiek ez kaltetzeko eta ahal den neurrian trinkotzen laguntzeko hizkuntza-trataera planifikatua beharko litzatekeela aldarrikatuko du. Lanaren hirugarren atalean, biziberritzerako Fishmanek agertzen digun ikuspegia gogoan, euskal eskolarako egin diren proposamenen artean egilearen iritziz trinkotze helburuei hoberen heltzen diena azaldu du: Julian Maiak (2000) bere tesi-lanean agertzen diguna, hain zuzen ere. Atal berean agertu dizkigu harreman-sareen trinkotzerako proposamen horrek ekar ditzakeen onurak. Amaitzeko, ondorioetan laburtu dizkigu zenbait auzi, eskolaren hizkuntza-eredurako kontuan izan beharko liratekeenak.