IMH Fundazioaren Goazen egitasmoa

  1. Bilbao, Edurne
  2. Urdangarin, Mikel
Zeitschrift:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Datum der Publikation: 2005

Titel der Ausgabe: Euskararen erabilera enpresetan

Nummer: 57

Seiten: 71-76

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Zusammenfassung

Makina Erremintaren Institutua [IMH] berrikuntza teknologikorako zentroa da, eta prestakuntza teknikoa ez ezik, teknologiaren hedapenaren eremuan ere badihardu. Artikulu honetan, orain arteko ibilbidearen emaitzak aurkeztu, eta horretan lagungarri izan zaizkien gakoen inguruko hausnarketa egin dute egileek. Planaren bilakaera ezagutzeko lagungarri zaizkien datuak zein bidetatik lortzen dituzten azaltzen digute. Ondoren, IMHn egin diren aurrerapauso esanguratsuenen inguruan, hainbat datu ematen dizkigute: hain zuzen ere, ahozko eta idatzizko erabilerari, hizkuntza paisaiari, eta zerbitzu hizkuntzari buruzkoak. Arrakastaren gakoen artean, batetik, erakundearen ezaugarriak aipatzen dituzte; eta bestetik, erabilitako metodologia integrala. Banaka-banaka aztertzen dituzte ezaugarri hauek.