Metodologia sendorik gabe teoria onik ez

  1. Isasi Balanzategi, Xabier
Zeitschrift:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Datum der Publikation: 2004

Titel der Ausgabe: Euskararen erabileraren bilakaera: azken ikerketen argitan

Nummer: 53

Seiten: 31-43

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Zusammenfassung

¿Euskaldunak zenbat gara?¿ ¿Euskaldunok zenbat erabiltzen dugu euskara?¿ Bi galdera horiek ardatz hartuta egituratu du artikulu hau Xabier Isasik. Benetako arazoa metodologian datzala azpimarratzen du lanean zehar, eta datu errealetan oinarrituta frogatzen du gainera, behin eta berriz. Ezagutzari dagokionez, eta iturri ezberdinak aintzat hartuta, hainbat ondorio ateratzen ditu. Horien artean da hau: INEk, alderdi batetik, eta EUSTATek eta Nafarroako EIk, bestetik, erabiltzen dituzten hiztun tipologiak bateraezinak dira. Bide horretatik, zehatz-mehatz zenbat euskaldun garen jakin gabe erabilera kuantifikatu nahi izatea ez dela erraza nabarmentzen du. Kaleko euskararen erabilera neurtzerakoan metodologiarik egokiena behaketa metodologia deiturikoa da egilearen ustez. Hori da, hain zuzen ere, EKBk, SEIk, SIADECOk eta beste batzuek erabili izan duten metodologia. Edozein kasutan, bide desberdinetatik lor ditzakegun indizeak interpretatzeko eta ebaluatzeko irizpideak izanez gero, metodologia desberdinak erabiltzea onuragarria izan daitekeela azpimarratzen digu. Oinarri metodologiko sendoagoak eta adostuak beharko genituzke, hain zuzen ere, datu eta interpretazio kontrajarrien anabasa honetatik ateratzeko.