Hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian
ISSN: 1130-8435
Year of publication: 2002
Issue Title: Europako batasunaren geroa II: hizkuntza gutxituak Europako Batasunean
Issue: 45
Pages: 91-102
Type: Article
More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Abstract
Artikulu honen helburua ipar Euskal Herrian burutu den eta burutuko den hizkuntza politika eta, orokorkiago, hizkuntza antolaketa jorratzea da. Artikuluak arreta berezia jartzen du Euskara 2015 Planean, izan ere plan hori izango baita botere publikoen hizkuntza politika norabidetuko duena datozen hamar urteetan. Obragintza Publikoak Hizkuntza Kontseiluari plana diseinatu eta gauzatzeko egitasmoa presta dezan egin dion eskaerak logika aldaketa bat agertarazten duela deritzo egileak. Izan ere, luzaroan botere publikoek zioten euskara sustatzea eta aintzinaraztea gizarte zibilaren eginkizun soila zela, nahiz eta azken urteetan Obragintza Publikoak onartu duen elkarte mundutik zetozen iniziatibak sustengatu zein diruztatu behar zituela. Lan honetan beraz, Euskara 2015 planaren lege-oinarria, planifikazioa egiteko iturri teorikoak eta plana gauzatzeko emango dituzten urratsak azaltzen dira.