Nazioarteko harremanetako 14 giltza-hitz
Publisher: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-9082-502-0, 978-84-9082-597-6
Year of publication: 2017
Type: Book
Abstract
Talde lan honen helburua, “Nazioarteko harremanetako 14 giltza-hitz”, Nazioarteko Harremanetako nozio gakoekiko hurbiltze berri bat eskaintzean datza. Diziplina honetako hamalau indar-ideia eta kontzepturen aukeraketaren bitartez, lan honek eztabaidarako gaiekin lehenengo kontaktua suposatuko du. Sarritan, irakasgai honetako zailtasunetariko bat termino zehatzen erabileran datza; diziplina beraren garapena markatu eta azalpen bat merezi duten nozioak. Aukeratutako metodologiak, kasu honetan tematikoa baino, kontzeptuala, ez dauka eskuliburu klasikoa ezta esanahiez osatutako ohiko hiztegi bilakatzeko asmorik. Irakaskuntza anglosaxoiaren metodologietan oinarriturik, ideia gako bakoitza sakonki aztertzen da, diziplinaren autore nagusien aipamenaz eta erabileraz, eta ikasleek uler dezaten idazkera lañoaz. Gako bakoitzak egitura berdintsua dauka: doktrina-definizioak aztertu, fenomeno edo gako teorikoan zehar ibilbide historikoa egin, kontzeptu bakoitzeko oinarrizko ezaugarriak ordenaturik aurkeztu eta egungo eztabaida teoriko nagusiak errepasatu. Material hau, Europako Unibertsitate Eremuan baliagarri izan dadin, nazioarteko errealitatean teoria enpirikoki aplikatu ahal izateko, atal bakoitzaren amaieran adibide praktikoak eskaintzen dira. Egitura honen bidez ikasleek, nazioarteko ikasketei aurre egiteko, ezagupen teoriko, doktrinal eta praktiko nahikoak izango dituzte eskura. Lan honek, beraz, hiru xede ditu: nazioarteko ikasketetan oinarrizko material bilakatzea, diziplinaren gako eta erakunde desberdinen inguruan kontsultarako gida azkarra eskaintzea eta horien ulermen praktikoa bermatzea