Kudeaketarako adierazleen sistemak ekonomia sozialeko erakundeetanikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua
- DEL BURGO GARCIA, UNAI
- Aitor Bengoetxea Alkorta Doktorvater/Doktormutter
- María Jesús Luengo Valderrey Doktorvater/Doktormutter
Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 18 von Dezember von 2020
- Martín Larraza Kintana Präsident/in
- Aitziber Etxezarreta Etxarri Sekretär/in
- Francisco Javier Arrieta Idiakez Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Doktorego tesi hau UPV/EHUren Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren(GEZKI) eta Ikastolen Elkartearen arteko hitzarmen baten bitartez gauzatutako ikerketa bat da:Euskal Herriko ikastolen inguruko ikerketa enpirikoa, ikastolen mugimenduarekin zuzeneanlankidetzan, Ekonomia Sozialeko Erakundeen (ESE) kudeaketa arazo zehatz bati erantzunaemateko. Mota horretako erakundeen helburu ekonomiko-finantzarioak bermatzea ezinbestekoa daberaien helburu sozialen lorpena ahalbideratzeko. Helburu sozio-ekonomiko horiek lortzeko (baiekonomikoak, bai sozialak), ESE-ek ohiko kudeaketa-prozesu enpresarialak garatu behar dituzte:planifikazioa, kudeaketaren kontrola eta erabakitze-prozesua. Prozesu guzti horiek moduarrazionalean gauzatzeko informazio egokia izan behar dute. Horretarako, beraien kudeaketaekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko tresnak landu behar dituzte, zehazki, kudeaketarakoinformazio-sistemak (KIS). Hala ere, mota honetako erakundeen helburuak multidimentsionalakizanik, ESE-en KIS-ak izaera multidimentsionala, holistiko edo integrala bera ere izan behar dute:aldagai ekonomiko-finantzarioak eta sozialak kudeatu behar dituzte modu orekatuan (¿KudeaketaOrekatua¿). Informazio-sistema formalizatuen artean, kudeaketarako adierazleen sistemak (KIS)dira ESE-en oreka hori bermatzeko tresnarik egokiena. Gauzatu dugun ikerketan, ¿kudeaketaorekatua¿ delako hori ahalbideratzeko kudeaketarako adierazleen sistemen (KAS) baliagarritasunaaztertu nahi dugu, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta sozialahobetzeko informazio-tresnen ikerketan sakontzeko asmoarekin. Horretarako, esan bezala,Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua aztertuko dugu, mugimendu horien kooperatibei KASeredu zehatz bat proposatuz.