Galemys pyrenaicus Pirinioetako muturluzearen ekologia espazial eta trofikoakontserbaziorako funtsezko giltzarriak
- ESNAOLA ILLARRETA, AMAIUR
- José Ramón Aihartza Azurtza Doktorvater/Doktormutter
- Arturo Elosegi Irurtia Doktorvater/Doktormutter
Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 15 von Juli von 2020
- Frank d'Amico Präsident/in
- Miren Andone Estomba Recalde Sekretär/in
- Klement Tockner Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Tesi honetan Pirinioetako muturluzearen ekologia espaziala ikertu da bi erreka desberdinetan: batakontserbazio-egoera bikainean (Elama), eta bestea jarduera hidroelektrikorako ur-erauzketa sistemeneraginpean egonik (Leitzaran). Helburua muturluzeak bere bizi-eremuen baitan egiten duen bazkahabitatenhautespena zehaztea zen, beren habitataren egokitasuna baldintzatzen duten faktoreakidentifikatu ahal izateko. Irrati-telemetriak, Pirinioetako muturluzeak ur-bare eta putzuen aldeanurlasterrak positiboki hautatzen zituela erakutsi zuen, bereziki ur-erauzketen eraginpean zegoen errekan.Irrati-telemetriak, ordea, ezin zuen bereizi muturluzearen habitat-hautespena urlasterretako bazkaeskuragarritasunhobearengatik edo bestelako arrazoiren batengatik gertatzen ote zen. Hortaz, aldi bereanPirinioetako muturluzearen ekologia trofikoa ikertu da. DNA metabarcoding bidezko dietarendeskribapen taxonomikoa eta ezaugarri bereizgarrien ¿traiten¿ araberako deskribapena aintzakotzathartuz litekeena da bazkaren ordez beste arrazoi batzuek azaltzea animalia honen urlasterrekikozaletasuna ¿muturluzeen flotagarritasun naturalak, esaterako¿. Tesiak, oro har, Pirinioetakomuturluzearen habitat-erabileraren eta dietaren espezializazio handia berresten du. Hortaz gain,muturluzearentzako ur garbiak nahikoa ez direla ere azpimarratzen du, muturluzearen kontserbaziorakourlasterrak eta erreken konektagarritasuna funtsezko faktoreak izanik.