Hizkuntzen irakaskuntza bateraturantzahozko azalpenaren didaktika eleaniztuna derrigorrezko bigarren hezkuntzan

  1. ALDEKOA DIEZ, ANA
unter der Leitung von:
  1. Itziar Idiazabal Gorrotxategi Doktorvater/Doktormutter
  2. Ibon Manterola Garate Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 30 von Juli von 2020

Gericht:
  1. Roxane Gagnon Präsident/in
  2. Maria José Ezeizabarrena Segurola Sekretär/in
  3. Joaquim Dolz Mestre Vocal
Fachbereiche:
  1. Lingüística y Estudios Vascos

Art: Dissertation

Teseo: 152632 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Tesi honen helburua da ikustea ea euskara, gaztelania eta ingelesa integratzen dituen sekuentzia didaktiko bat, zeina hizkuntza alternantzian eta hizkuntzarteko transferentzian oinarritzen den, eraginkorra den DBH 4. mailako ikasleek ahozko azalpenak ekoizteko abileziak garatzeko, gaztelania ikasleen H1 den testuinguru soziolinguistiko batean. Ikasleek sekuentzia didaktiko honen aurre-testu eta ondo-testu gisa ekoizten dituzten testuek osatzen dute tesi honen alde enpirikoa. Hain zuzen ere, ikasleen ahozko azalpenen elementu diskurtsibo eta gramatikal zehatzak hautatu dira azterketarako.Ikasleen ekoizpenak izan arren azterketa unitate garrantzitsuenak, sekuentzia didaktiko hirueledunaren egingarritasuna ere izan dugu aztergai, alegia, irakaslearen aukera eta erronkak sekuentzia didaktikoa gelaratzeko orduan.Oro har, ahozko azalpen hobeak ekoizten dituzte ikasleek hiru hizkuntzatan sekuentzia didaktikoa egin ondoren. Beraz, esan dezakegu aldez aurretik eta helburu jakin batzuekin planteatutako hizkuntza alternantzia eta hizkuntzen integrazioa testu genero baten ikaskuntzara bideratutako sekuentzia didaktiko batean eraginkorrak izan daitezkeela euskal hezkuntza sistemaren barruan eleaniztasuna hizkuntza gutxitu batekin sustatzeko. // Tesi honen helburua da ikustea ea euskara, gaztelania eta ingelesa integratzen dituen sekuentzia didaktiko bat, zeina hizkuntza alternantzian eta hizkuntzarteko transferentzian oinarritzen den, eraginkorra den DBH 4. mailako ikasleek ahozko azalpenak ekoizteko abileziak garatzeko, gaztelania ikasleen H1 den testuinguru soziolinguistiko batean. Ikasleek sekuentzia didaktiko honen aurre-testu eta ondo-testu gisa ekoizten dituzten testuek osatzen dute tesi honen alde enpirikoa. Hain zuzen ere, ikasleen ahozko azalpenen elementu diskurtsibo eta gramatikal zehatzak hautatu dira azterketarako.Ikasleen ekoizpenak izan arren azterketa unitate garrantzitsuenak, sekuentzia didaktiko hirueledunaren egingarritasuna ere izan dugu aztergai, alegia, irakaslearen aukera eta erronkak sekuentzia didaktikoa gelaratzeko orduan.Oro har, ahozko azalpen hobeak ekoizten dituzte ikasleek hiru hizkuntzatan sekuentzia didaktikoa egin ondoren. Beraz, esan dezakegu aldez aurretik eta helburu jakin batzuekin planteatutako hizkuntza alternantzia eta hizkuntzen integrazioa testu genero baten ikaskuntzara bideratutako sekuentzia didaktiko batean eraginkorrak izan daitezkeela euskal hezkuntza sistemaren barruan eleaniztasuna hizkuntza gutxitu batekin sustatzeko.